XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esandako ordurako, an agertzen dira palankariak, beren palanka-garbitzalleak besa azpian palankak dituztela aldamenean.
Apustua asterakoan, desapioa bota duanak zamarra kendu ta apreta utsik, maukutsik, palanka-garbitzallearen eskutik palanka artzen du.
Apustua astera dijoa.
Ura biotzen taupakada!.
Palankaria abarantara-artzeko atzetik asten da txiba lez jiraka ta aspartzua bukatzen dan tokitik, indar guztiz, an botatzen du palanka bere alderik lodienetik lurrean sartu dedin.
Naparru`ko Erribera`n ere palankariak orrela botatzen dute, baña aiek ankak mugitu gabe espatzuaren gaiñean jarririk bota bear dute.
Palankari ospetsuakDenbora guzietan ta alde guzietan palankari ospatsuak izan dira.
XVIII gizaldiko Mendizabal`tar Juan Bautista datorkit orain burura.
Amabost librako palankakin egin zituan arrek marka ederrak.
Bularrez, irurogei ta amabost beserdi; jiran, irurogei ta amar ta, anka tartean, berrogei ta amairu beserdi luze bota zuan palanka.
Markina`ko enparantzan markak utzi zituzten Mallabia ta Ibekatz ere oso izendatuak izan ziran.
Elola`tar Juan Martiñ
Albistur`ko plazan, amar librako palankakin ta berrogei ta amar beserdi ta atz batzuek luze bota zuan.
Agiñaga`ko Sakristan, Domintxin`tar Miel Inazio, Iparragirre, Jaka`tar Inazio, Martiartu, Esnaola, Lizaso, Uriguen ta beste palankari ospetsu asko izan dira, guziak eusko gizon jator ta sendoak, gure erriaren agerkai ederrak.